TEH85 Conference

TEH CONFERENCE 85. “Mientras Tanto. Space-time Intruders”

ZAWP, BILBO. 

24 – 27 MAIATZAK 2018

Hogei urte oso denbora gutxi dirudite hiri baten bizitzan, eta hogei urte dira Bilbok behar izan dituenak industriaren gainbeheraren ondoren eraldatzeko. Hogei urte dira ere ZAWPen behar izan ditugunak hiria eraikitzeko moduari beste ikuspegi batetik aurre egiteko. Perspektiba bat non ez dauden “aurreko eta ondorengo” argazkiak, baizik eta denbora berez den continuumaren ikuspegiak, eta igarotzen den bitartean burutzen ditugun ekintzenak.

ZAWP-en, “Mientras Tanto” kontzeptua -bitartean- aukeratu dugu lan-espazio eta filosofia gisa eta horregatik, artea eta kulturaren bidez, trantsizio eremu batean lan egin dugu, Zorrotzaurre penintsulan, 20 urtez.

TEH Conference 85-en ikasi duguna partekatu nahi dugu. Beste esperientzia batzuetatik ikasi nahi dugu. Kultur zentro eta proiektuen izaera iragankorrera hurbilduko gara. Espazioei eta ekintzei buruz hitz egingo dugu. “Mientras Tanto” kontzeptua balioan jarri nahi dugu existitzen den une erreal bakar gisa. Hemen gaude. Orain. Eta ditugun elementuekin ahal dugun onena egin behar dugu.

Factories Of Imagination (FOI)

2018ko maiatzaren 23an, TEH Conference 85 hasi baino lehen, negozio ereduetan eta antolamenduaren garapenean esku hartzeko prestakuntza egunean parte hartu ahal izango duzu Espainiako espezialistekin.

Disrupting business models through blockchain technology
Antonio Tenorio-Fornés
Iraupena: 4 ordu (14.00-18.00)

Organisational development using “Action-Read” methodology   
Rosa Fernández and Itziar Zorita (ColaBoraBora Koop)
Iraupena: 4 ordu (14.00-18.00)

Izen-ematea irekita dago.
* Izen-emate osagarria beharrezkoa da
TEH Members: 30€
TEH Associates: 40€
Konferentziako partehartzaileak eta besteak: 60€

ZAWP

Zorrotzaurre Art Work in Progress, ZAWP, 2008an hACERIA arteak elkarte kulturaletik (1997) jaio zen mugimendua da, Zorrotzaurre eta Deustuko Erribera auzoan, hirigintza prozesuaren bitarteari aurre egiteko. Kultura eta sormenaren aldetik, mugimenduan dagoen auzoaren egoeran mugitzen gara. Bizi garen gunearen berreskurapenean, sormenean eta gure historiaren balioaren indartzean lan eginez.

Trans Europe Halles

Trans Europe Halles (TEH) hiritarrek eta artistek abiarazitako kultura-zentroen sare europarra da. 1983tik TEH industria-eraikuntzak kultura, arte eta aktibismorako berrerabiltzearen abangoardian egon da. 2017az geroztik, TEHk 90 diziplina anitzeko kultura-zentro eta beste kultura-erakundeak batu ditu Europan zehar.

TEHren helburua gobernuz kanpoko erakunde kulturalen garapen iraunkorra indartzea eta ekimen berriak bultzatzea da, konexio, laguntza eta sustapenaren bidez.