Informazio praktikoa

Bilbao

Urbanismoaren Akademiaren epaimahaiak Bilbo saritu du “Europako hiri onena” sariarekin. Horretarako aspektu urbanistikoak ez ezik, Bilbo ingurumen, gizarte, berrikuntza, eta nortasun arloak kontuan izanda ere ebaluatu egin da.

Bilbo beti industria-hiria izan da, batez ere metalurgia eta itsas industriara bideratuta. XX. mendearen azkenean eta industria birmoldaketaren ondorioz, Bilbok ekonomiaren aldaketa izugarria jasan behar du. Ekonomi ziurgabetasuna urteetan izan eta gero, Hiriak bere dinamismoa berreskuratzen du eta hiri eta ingurugiro berregituratzean murgilduz zerbitzu-hiria bihurtzen da.

Bilbo Berri honen ezaugarri nagusia, Frank Gehryk diseinatutako Guggenheim Bilbao Museoa da baina badira berregitura eta aldaketa sakona bermatu duten beste hainbat arrazoi. 25 urteetan zehar, Bilbo bere industria egitura aldatzen joan da eta hiriko hainbat eremu nagusi zaharberritu ditu. Hauen artean azkena Zorrotzaurre eta Deusto Erribera dira, ZAWPen aktibitatearen auzoak.

Bilbora nola heldu

Bilboko nazioarteko aireportutik Bilboko hirira

BIZKAIBUS: Bizkaibus A3247 / 1,45€ (aukerarik merkeena).
Tiketa, autobus geltokiaren ondoan dagoen stand txikian aurretik erostea beharrezkoa da.
20 minutu inguru

Web orrialdea

TAXIA: 24 € inguru

Santanderreko nazioarteko aireportutik Bilbora

AUTOBUSA: Santanderreko aireportua – Bilbo: ALSA / 6,50 – 13,50€
Ordu 1 ta 20 minutu inguru

Web orrialdea


OSTATUA

Gomendatutako Hostel eta Hostalak
Hotelaren erreserba ahalik eta lehen egitea gomendatzen dugu.

Akelarre hostel

Akelarre aukera ekonomikoena da eta ZAWPen ekosistematik oso gertu dago

6 pertsonentzako logela: 18€/gaua
4 pertsonentzako logela: 19€ / gaua
2 pertsonentzako logela (2 ohe): 42€/ gaua

Erreserba e-mail edo telefonoz ZAWPek erreserbatutako gelei dagokienez

Web orrialdea

Pil pil hostel

Pil pil, aukera ekonomikoa

4 pertsonentzako logelak: 20€/ gaua
6 pertsonentzako logelak: 22 €/ gaua
2 pertsonentzako logelak: 55€/ gaua
3 pertsonentzako logelak: 75€/ gaua
Gosaria: 2€

Erreserba e-mail edo telefonoz. %15eko deskontua ZAWP PILPIL kodea erabiliz

Web orrialdea

Ria Hotel

ZAWPetik gertuen dagoen aukera

Pertsona batentzako edo bientzako logela: 56€/gaua
Gosaria barne

Web orrialdea

7 Kale B&B

Twin logelak: 115€/gaua
Double: 115€/ gaua
3 pertsonentzako logelak: 145€/ gaua
Banako logelak: 90€/ gaua

Erreserba e-mail edo telefonoz ZAWP kodea erabiliz

Web orrialdea

Bilbao Jardines Hotel

Bilboko Alde Zaharrean, hiriaren jatorrizko nukleoa.

2 pertsonentzako logela: 90€/gaua
Banako logela: 70€/gaua
Gosaria barne

Erreserba e-mail edo telefonoz ZAWP kodea/erreferentzia erabiliz

Web orrialdea


ZAWPera nola heldu

DEUSTORA NOLA HELDU

METROA Deustuko geltokira: Bilbao Metroa

BILBOBUS Deustora heltzen diren lineak : 10 – 11 – 13 – 71

DEUSTOTIK ZORROTZAURRE PENINTSULARA

OINEZ: 18 minutu oinez metro geltokitik. Penintsulara heltzeko bide bakarra Frank Gehry Zubitik da.

BILBOBUS: A4 Bus line.
Deusto eta Deustoko Erribera eta Zorrotzaurre konektatzen ditu.

Informazio erabilgarri gehiago

Bilboko garraio publikoa erabiltzeko (Metro, Bilbobus, Bizkaibus eta tranbia) gomendagarria da Barik txartela erostea Metroko edozein geltokian: 3,00€ txartela + kargatu ahal den kantitate minimoa, 5’00€. Bidai bakoitza banan-banan ordaintzea baino merkeagoa da eta persona bat baino gehiagok erabili dezake.

TAXI telefono zenbakia (34) 94.4448888

bIZiKLETA ALOKAIRUA

Hiria bizikletaz disfrutatu nahi baduzu gure kolaboratzaileekin kontaktuan jarri. Ez ahaztu ZAWPen partez zoazela esatea prezio berezia lortzeko.